XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrotzenak ere baditugu, agertu berriak: Jacques Allieres-en Methode pratique de Basque, lorategi eder batez hornitua, hain gogoko ez duenak jo beza Wilbur-en Prolegomena to a grammar of Basque-ra.

Hor daude, gainera, besteak beste, Rudolf P. G. de Rijk-en lanak.

Batzuek eta besteak irakurri ondoan, komeni litzaiguke eztabaida bizi bezain baketsuren bat izatea.

Baten ordez anitz badira, hainbat hobeki.

Gaien aukera egiten hemen abia gaitezke eta orain bertan hasiko bagina erabakitzen zein litzatekeen aurrean ditugun auziak aztertzeko eta eztabaidatzeko modurik erosoena, ez genuke astirik galduko.

Ea, bada batzuen eta besteen artean delako programaketari ekiten diogun.